Lan duin

Lan duina oinarrizko lan-printzipio eta lan-eskubideak errespetatuz egiten dena da, egindako ahaleginarekiko bidezko eta proportziozko ordainketa ahalbidetzen du, edozein motatako bereizkeriarik gabe; gizarte-babesarekin egiten da, eta gizarte-elkarrizketa barne hartzen duena.[1][2][3][4]

Lan duinak duintasuna ematen dio langileari, eta bere gaitasunak garatzeko aukera ematen dio.[1]

Lanaren Nazioarteko Erakundearen arabera, "Lan duina funtsezkoa da pertsonen ongizaterako. Diru-sarrera sortzeaz gain, aurrerapen sozial eta ekonomikoa errazten du, eta pertsonak, familiak eta komunitateak indartzen ditu."[5][6]

Garapen Jasangarriaren 17 helburuen barruan, 8.a da «Hazkunde ekonomiko iraunkorra, inklusiboa eta jasangarria, okupazio betea eta produktiboa eta mundu guztiarentzako lan duina sustatzea».[7][8][9]

Munduko okupaziorik eza 170 milioikoa izan zen 2007an, eta ia 202 milioikoa 2012an; 75 milioi inguru emakume eta gizon gazteak ziren. Mexikon, 10 pertsonatik 6k ez zuten gizarte-segurantzarik (% 56,6 CONEVAL). 2015)[10]

Mundu mailan, 2016. eta 2030. urteen artean behar den okupazio-kopurua, lan-merkatura sartzen diren pertsonek lan-adinean dauden munduko populazioaren hazkunde-erritmoari eusten diotelako soilik, 470 milioi da. Kopuru horrek 30 milioi azio inguru.[11]

  1. a b (Katalanez) Treball digne. 2021-06-21 (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  2. Lan Duina SOS Trabajo Digno – Trabajar para vivir – Lan egin bizitzeko – Working to live. (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  3. «Lan duina - OMAL | Observatorio de Multinacionales en América Latina» omal.info (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  4. «GIH 8. Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta iraunkorra, enplegu betea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea - iraunkortasuna - Iraunkortasuna - UPV/EHU» iraunkortasuna (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  5. (Gaztelaniaz) «Jornada Mundial por el Trabajo Decente» www.ilo.org 2011-10-06 (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  6. Lan eremuak - Arantzazulab. (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  7. «Idescat. Indicadors dels objectius de desenvolupament sostenible de la UE per a Catalunya» www.idescat.cat (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  8. .
  9. GIH 8 | Lan duina eta hazkunde ekonomikoa. (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  10. (Gaztelaniaz) Agenda 2030. «Objetivo de Desarrollo Sostenible 8: Trabajo Decente y Crecimiento Económico» gob.mx (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  11. Octubre, 6, 2015.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search